argia.eus
INPRIMATU
“Aitzina Donapaleu” zerrenda garaile
  • Hiru zatitan dugu Baxenabarre, herri elkargoari dagokion lurraldeekiko. Amikuze dugu azpimarratuko, lurraldearen itxurak ere kolorez aldatzeko arriskua izanen ditu.

Artzen Letona 2020ko martxoaren 16a

Lurralde euskalduna izanki ere hautetsien gehiengoaren ukazio bat sendi zen Euskal Herriarekiko adibide garbia Euskal Elkargoaren sortzean, izandako jarrera ezezkorra.

Gaurko bozek hori erakusten dute Donapaleuko herriarekin. Jean-Jacques Loustaudine-ren 25 urteko agintaldiari etetea lortu dutelakoz Aitzina Donapaleu zerrendakoek.

Ez da partida erreza izan Charles Massondok eramaten zuen zerrenda eta abertzaleen arteko adostasunaren lortzea, baina 2014ko bozen hutsetatik ikasirik eta Barthelemy Aguerreren apustuarekin parean indarrak ontsa batu dituzte. Emaitza hor da %63,3a lotu dute.

Horrekin Amikuzeko lurraldearen kolorea ere aldatuko da bortxaz, sei ordezkarirekin agertuko baitira.

"Galdera da zer eginen duen Barthelemy Aguerrek, gaur egun Akitania Berriko kontseilariak"

Beste galdera da zer eginen duen Barthelemy Aguerrek, gaur egun Akitania Berriko kontseilaria da oposizioan ez dena izugarri prest berak dioen bezala oposizioan ezin delakoz deus egin. Bere sorterriko auzapez kargua utzirik eta Donapaleukoa galdurik oposizioan egonen da? Amikuzeko lurraldean Donapaleuko oposizioak ere leku bat badu hor segituko du?

Ondoko egunetan jakin beharko.

Garazi Baigorriko lurraldean Donibane Garaziko emaitzak ditugu azpimarratuko Laurent Inchauspe Donibane bizi dezagun zerrendakoa eta gaur egungo auzapezaren segida hartzen duelarik % 55,2ko emaitzarekin, Xabi Larrek eramaten zuen Donibane erne zerrendaren parean %44,80 ko emaitzarekin 2014an konparatuz % 33,3a lortu zuten 40boz gehiago aldi honetan abertzalez osatukoko zerrendentzat.

Oztibarre Iholdiko lurraldean ez da izan beste munduko aldaketarik, Larzabaleko auzapezaren porrotaz kanpo. Baigorrin espero bezala, Jean-Michel Coscaratek segituko du auzapez karguan.