argia.eus
INPRIMATU
Plaza bati Aitor Zabaleta izena jartzea onartuko du Donostiako Udal Gobernuak
  • Donostiako Ibaeta auzoko bizilagun batzuek egin zuten eskaera eta Udal Gobernuak abuztuaren 29an eskaera onartuko du.

ARGIA @argia 2014ko abuztuaren 27a
Aitor Zabaletaren omenezko argazkia eta plaka. Argazkia: eitb.com

Ibaeta auzoan, Portuetxe 15. zenbakian, Aitor Zabaleta Real zalearen erailketa oroitzen duten argazkia eta plaka daude. Bizilagun talde batek egin zion proposamena Udalari eta honek abuztuaren 29an onartuko du plazari Aitor Zabaleta izena ezartzea. Iraileko udalbatzan eztabaidatuko da erabakia.

Aitor Zabaleta Realeko zalea zen eta 1998an, Atlético de Madrid eta Donostiako taldearen arteko partida hasi baino lehen, Madrilgo Vicente Calderón estadioaren inguruan, labankadaz hil zuten. Madrilgo futbol zale ultraeskuindar bat jo zuten hiltzaile eta 17 urteko espetxe zigorra betetzen ari da.