XILABA Bertsulari Xapelketako lehen kanporaketa jokatu da irailaren 19an Hiriburun. Egoitz Zelaiak eta Irati Alcantarilla Urdanpilletak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 150 bertsuzalek bete dute Hiriburuko La Perle aretoa. Irailaren 26an Muskildin iraganen da bigarren saioa.
Saioko irabazlea Aitor Servier Etxexuri izan da, 334 punturekin. Horrela geratu da sailkapena:
Aitor Servier Etxexuri...................334
Egoitz Zelaia................................329
Irati Alcantarilla Urdanpilleta........312
Elixabet Etxandi Goienetxe.........303,5
Ortzi Idoate..................................301
Bittor Thicoipe .............................273
XILABAko Bertsulari Xapelketaren bigarren kanporaketa hurrengo larunbatean ospatuko da, Muskildiko Posonpesenean. Patxi Iriart, Gillen Hiribarren, Maddi Sarasua Laskarai, Pettan Prebende, Oier Urreizti, eta Maindi Murua Berra bertsolariekin.
Saioa 17:00ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.