1967an jaio zen Aretxabaletan. Almen bertso eskolan aritu zen 7 urte zituenetik, Jon anaia eta lagun artean. Patxi Goikoleak eta Xanti Iparragirrek jarri zuten martxan bertso eskola aitzindaria, eta bi hauek izan zituen maisu Aitor Sarasuak. Hemen irakur daiteke
Iparragirreri 1986an eginiko elkarrizketa. Eta hemen,
bertso eskolen sorrerari buruzko erreportajea.
Bertso eskolan ikasitako lehen belaunaldi hartako kide da Aitor Sarasua. 1983ko argazki honetan ikus daitezke, Manuel Uztapide bertsolari handiarekin, lehen belaunaldi hartako bertsolariak: Jon Eizmendi, Felix Iñurrategi, Jon eta Aitor Sarasua, Joxe Mari Mujika "Anatx", Xabier Euzkitze, Arantzazu Loidi, Iñaki Izarzelaia eta Danel Goikoetxea. Lehenbiziko Eskolarteko Txapelketan parte hartu zuen Aitor Sarasuak. Hura izan zuen jendaurreko lehen saioa.
Gazte sariketak eta Txapelketa Nagusia
16 urtetatik 21era bitartean gaztetan sariketetan hartu zuen parte: Artxanberri eta Pello Errota (1983, 1985, 1987an), Errexil saria (1984an eta 1988an), Fernando Amezketarra (1985), Leniz bailarako txapelketa (1988 eta 1989an), Lizardi saria (1982-1985), Osinalde saria (1987-1989), Xenpelar saria (1983-1986). Leniz bailarako txapela jantzi zuen 1989an, hona hemen
bertan kantatu zuen bertsoetako bat.
Bertso jarri oso ezagunen sortzaile eta ahotsa
1995ean Jon anaiak eta biek
Fauna txiki bat bertso berritan (Elkar) diskoa kaleratu zuten, bertso jarriz osatua. Bere ahos bereziak eta kantakera gozoak, zirrara eragiten jarraituko du bertsozale askoren belarrietan.
Bertso irakasle eta bertsolaritzaren sustatzaile
Bizitzera Itsasura joan zenean, bertso irakasle aritu zen Bertsularien Lagunak elkartean. 1998tik plazetako jardunetik urrundua, Bertsozale Elkarteko eragiletza lanetan aritu zen.
Prentsako bere adierazpen batzuk
Katea ez da eten
Sarasua bertsolari sendian, Maddi Sarasua Laskaraik jarraitzen du plazatan, Aitorren alabak.