Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen fasea bukatzear da: gaur jokatu da azken aurreko final-zortzirena, Andoainen. Bastero kulturguneak bertsozale andana bildu du, eta giro beroak egin die ongi etorria honako sei bertsolari hauei:
Aitor Salegi Martija
Andoni Mujika Izagirre
Endika Igarzabal Murua
Eñaut Martikorena Lizaso
June Aiestaran Iparragirre
Manex Mujika Amunarriz
Lan puntuagarriak amaituta, Aitor Salegi Martija izendatu dute garaile, 470 punturekin. Bera, final-laurdenetara sailkatu da zuzenean, Errenterikora, urriaren 20an. Honela geratu dira puntuazioak:
Aitor Salegi Martija --------------------------------- 470
Eñaut Martikorena Lizaso ----------------------- 462
Andoni Mujika Izagirre ----------------------------- 450
June Aiestaran Iparragirre ----------------------- 448
Manex Mujika Amunarriz -------------------------- 448
Endika Igarzabal Murua ------------------------------ 437
Gaiak jartzen Igotz Alkorta Irastortza ibili da. Epaitzen, ostera, honako hauek: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu da.
Final-zortzirenetako hurrengo eta azken saioa datorren larunbatean jokatuko da, urriaren 5ean, Azpeitiko San Agustin kulturgunean. Saioa bukatzearekin bat, final-laurdenetara sailkatutakoen zerrenda ezagutuko dugu. Saiorako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.