"Hastapenetan gure kezka bakarra gitarra eta anplifikadorea lortzea zen; kontzertuak eskaintzea, berriz, ametsa zen. Pentsatzen jartzen zarenean konturatzen zara gure belaunaldi berekoak direla Barrikada, SA, La Polla edota Fermin Muguruza..., eta ostean ondorioztatzen duzu Euskal Herrian dagoen merkatu musikalean mantentzea oso zaila dela, zaila baita saltzea mugak daudelako (...) Gaur egun, belaunaldi berriek etxean, eta gainera kalitate handiz, graba ditzakete euren diskoak. Hain saturatuta dago merkatua nabarmentzea zailagoa dela gaur egun". (2006ko maiatza, 161. zenbakia)