argia.eus
INPRIMATU
Aitor Bizkarra nagusitu da Plentzian
  • Plentziako Jai Alai frontoian jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du abadiñarrak.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2018ko urriaren 29a

Urriaren 28an, kanpoan umel eta hotz, baina Plentziako frontoia ederto berotu dute berton elkartu diren 300 bertsozaleek.

Ariketa guztiak egin ostean, Aitor Bizkarrak lortu ditu puntu gehien batzea, 461,5 puntu guztira. Beraz, Berrizko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 18an. Horrela geratu dira puntuazioak:

- Aitor Bizkarra Ruiz 461,5

- Julen Ibarguengoitia Ordorika 440,5

- Gorka Pagonabarraga Agorria 433

- Peru Vidal Gurrutxaga 433

- Peio Ormazabal Villanueva 421,5

- Arkaitz Zipitria Mendizabal 365,5

Saioan Zihara Enbeita Gardoki ibili da gai-jartzaile beharretan. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.

Iturria: Bertsozale.eus.

Final-laurdenetako azken saioa, Berriatuan

Azaroaren 4an jokatuko dute, bertsolari hauek: Asier Alcedo, Ibai Amillategi, Itxaso Paia, Josune Aramendi, Lander Ibarluzea, Oihana Bartra.

Final-laurdenetatik 18 bertsolari sailkatuko dira finalaurrekoetara. Oraingoz, Peio Ormazabal da pasatuko litzatekeen azkena, hamazazpigarrena (izan ere, saio bakoitzeko lehena zuzenean sailkatzen da, beraz, Berriatuako lehena ere bai).

Hemen ikus daiteke sailkapena.