argia.eus
INPRIMATU
Aita Santuaren bisita dela eta protestak abiatu dituzte maputxeek
  • Temuco hiriburuko Garapen Indigenarako Erakunde Nazionalaren egoitza okupatu zuten dozenaka maputxek abenduaren 26an. Euren komunitatearen parte diren 7.000 lur hektarea itzultzeko eskatzen dute, lur horietan emango du meza Aita Santuak hil amaieran.

ARGIA @argia 2018ko urtarrilaren 05

“Aita Santua gure komunitatearen erdian geratuko da eta ez digute baimenik eskatu, gure gainetik pasa dira, errepresioa erabiltzen ari dira”, Albertina Urrutia komunitate Maputxe bateko kidearen hitzak dira, mapuexpress agerkarian irakur daitekeenez. Urtarril bukaeran da joatekoa Aita Santua Txilera, maputxeen lurraldean ere meza emango du. Urte luzez gatazkan daude maputxeak eta Txileko Estatua.