Trapaniko portuan daude jada eta datozen orduetan lehorreratzea espero dute. Ontziak duela sei egun 105 migratzaile erreskatatu zituen Maltako uretan eta ordudanik baimenaren zain zeuden.
Aita Mari ontzikoek espero dute datozen orduetan Sizilian lehorreratzea. Maltak baimena ukatu ostean, Itsas Salbamendu Humanitarioak GKEk jakinarazi du azkenean Trapaniko portuan lehorreratzeko baimena eman ziola igandean Erromako koordinazio zentroak; jada iritsi dira bertara.
Pasa den asteartean Aita Marik 105 migratzaile erreskatatu zituen Lampedusa hegoaldean. Lau egun zeramaten Maltako uretan noraezean, ontziari motorra geratu baitzitzaion. Gizonak dira denak, haietatik bi adin txikikoak.
? Berria! Egun batzuk itxaron ondoren, Italiako agintariek jakinarazi dute Trapani (Sizilia) portua izango dela #Aitamari itsasontzian dauden 105 pertsonak lehorreratzeko lekua Beraien alaitasunak asko pozten gaitu!
— maydayterraneo (@maydayterraneo) October 24, 2021
Lagundu giza eskubideak eta duintasuna zaintzen jarraitzen! pic.twitter.com/Sn6HojS43j