Ostegunean erreskatatu zituen 78 migratzaileak eta igande gauean jaso du Italiako Gobernuaren baimena. Sizilia uhartean dagoen Pozallo udalerriko portura eramango dituzte.
Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi du itsasoaren egoera txarragatik ezin direla portura segituan sartu eta itsasoa baretu zain egongo direla. Ontzia porturatuko den tokitik zazpi bat ordura dago. Erreskatatuen artean hamahiru adingabe eta zazpi hilabeteko haurdun dagoen emakumea daude. Medikuek antsietate krisiak artatu behar izan dituzte.