argia.eus
INPRIMATU
Aita Mari ontziak noraezean zeuden hamaika pertsona erreskatatu ditu
  • Mediterraneoko uretan zeuden migratzaileak eta abisua jaso dutenean joan dira haien bila.

ARGIA @argia 2022ko ekainaren 14a
Erreskatatze momentua. Argazkia: Asier Sánchez. Twitterren: @Asiersangar

Aita Mari ontziak 11 migratzaile jaso ditu ekainaren 14an goizeko 6:00etan EITBk esan duenez. 5:00etan jaso dute abisua. NAIZ irratiak Eskifaiako kide Izaskun Arriaranekin hitz egin du eta erreskatatutako pertsonak onik daudela ziurtatu du kideak, portu seguru batean zain.

Ekainaren 6an irten zen Mediterraneo itsasora Aita Mari aurtengo bigarren misioan. Inguru horretan dagoen ontzi bakarra da orain. Izan ere, Sea Watch eta Mare Jonio ontziak Sizilian daude, 436 migratzaile ekainaren 9an lehorreratu ondoren.