argia.eus
INPRIMATU
Aita Mari ontzia 93 erreskatatuak porturatzeko zain dago
  • Igandez, 93 pertsona jaso zituen Aita Mari ontziak Mediterraneoan.

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 10
Erreskatatu berritan. Argazkia: pablogsacristan.

Hamasei emakume (hiru haurdun), 40 gizon eta 37 adin txikiko erreskatatu ditu itsasoan. Portu seguru baten zain dago orain ontzia. Aita Mari ontziaren arduraduna den Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak adierazi du portu seguru bakarrak italiarrak eta maltarrak direla.

Erreskatatuko pertsonak itsasoan ordu asko zeramatzatela eta ontzia prekarioa zela nabarmendu du gobernuz kanpoko erakundeak.

2019ko azaroan, ontzi berak, 78 lagun erreskatatu zituen Mediterraneoan.