Euskal Herriko Itsas Salbamendu Humanitarioa eta ProemAid elkarteek Maydayterraneo izeneko proiektua sortu zuten iazko udazkenean Libiako kostaldean, nazioarteko uretan, gerratik eta horroretik ihesi dabiltzan pertsonak erreskatatzeko. Beste ontzi bat izango dute elkarteek lan horretarako, Aita Mari izena jarri dioten arrantzaontzi bat, hain zuzen ere.
Getariako baxura-arrantzako flotako ontzia izandakoa, 32 metroko luzera ditu eta Pasaiako Kai-Alde ontziolan eraberritu dute jarduera berrirako. Ontziak ospitaleko gaiak eramango ditu erreskatatutako pertsonei beharrezkoa duten tratamendua emateko. Abuzturako Mediterraneo itsasoan egotea aurreikusten duten proiektuaren bultzatzaileek.
Albiste hau Baleike-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra