argia.eus
INPRIMATU
Mexikon hildako 43 ikasleen auzia salatzeko protestan Acapulcoko aireportua itxi dute
  • Igualan desagertutako 43 ikasleen ehunka lagunek, irakaslek eta senidek Acapulcoko aireportua itxi dute astelehenean 11:00etatik 15:00etara bitartean.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko azaroaren 11
Irailean Igualan desagertutako 43 ikasleak Guerreros Unidos karteleko sikarioek hil eta erre zituztela jakin du Errepublikako Prokuradoretzak. (Arg: AFP)

El Paísen irakur daitekeenez, lau orduan inor ez da sartu ez irten aireportutik, eta manifestariek mezuak idatzi dituzte hormetan, bertara iristen direnek gertatutakoaren berri izan dezaten. Poliziak ez du manifestarien aurka esku hartu itxialdian zehar

Irailaren 26an Igualan (Mexiko) desagertutako 43 ikasleak Guerreros Unidos karteleko sikarioek hil eta erre zituztela jakin du Errepublikako Prokuradoretzak, hiru atxiloturen testigantzen bidez.

Polizia munizipalarekin istiluak izan ondoren, banda kriminalaren eskutan utzi zituzten ikasleak egunean bertan. Coculako zabortegira eraman eta bertan hil eta erre zituzten denak, testigantzen arabera. Familiak ADN proben zain daude orain.

Azken ikerketen arabera, Igualako alkatea eta bere emaztea izan ziren 43 ikasleak desagerrarazteko agindu zutenak. Iragan asteartean atxilotu dituzte biak.