Frantziako Estatuko diputatuak eta senatariak ados jarri dira. Orain arte, alokairu turistiko bat alokatzen zutenek etekinen %50 zergapetik kentzeko aukera zuten, urte osoko alokatzaileek, berriz, %30. Lege proposamenak biak hein berdinera ekarriko ditu, hots, %30era.
Ostegun honetan, frantses legebiltzarretik iraganen da berriz lege proposamena, parlamentarien bozketaren aurretik. Alokairu turistikoen erregulatzeko lege proiektu hori, besteak beste, Iñaki Echaniz tokiko diputatuak bultzatzen du.
Lege proiektuak beste neurri bat ere proposatzen du: urtean alokairu turistikoa egiteko egun kopuru maximoa apaltzeko aukera ematea auzapezei, 120 egunetik 90era.