argia.eus
INPRIMATU
Airbnb-k ez ditu Bartzelonako legez kanpoko etxebizitzak eskainiko, Udalaren presioaren ondorioz
  • Bartzelonako Udalak eta AirBnb enpresak izandako negoziazioen harira, bigarrenak onartu du etxebizitza ilegalak webgunetik kentzea. Udala arduratuko da legez kanpoko etxebizitzen berri emateaz, eta aste honetan lehen zerrenda bat igorriko dio. Kontrol protokolo bat ere ezarriko dutela jakinarazi dute.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2017ko uztailaren 17a
Turismo masiboaren aurkako protesta bat Barztelonan.

Milioika euroko hainbat isunen eta hilabeteetako tirabiren ostean, Airbnb enpresak lizentziarik ez duten Bartzelonako etxebizitzak bere webgunetik kenduko ditu, El Periodico egunkarian irakur daitekeenez.

Horrez gain, jakinarazi dutenez, proiektu pilotu bat garatuko dute RTC (Kataluniako Turismo Erregistroa) zenbakirik ez duten etxebizitzak ezabatzeko, hauen faltsutzea ekiditeko, eta protokolo bat sortzeko hiriko turismo zinegotziak dioen moduan, "inongo etxebizitza ilegalek ez dezan aurrera egin webgune horretan".