argia.eus
INPRIMATU
Airbnb iaz baino 10.495 pisu turistiko gehiago eskaintzen ari da Balear Uharteetan
  • Turismoak bertako lurraldearen antolamenduari egiten dion kaltea salatzen duten Terraferida eta Disaribnb elkarteek Balear Uharteetako pisu turistikoen datuak zabaldu dituzte erakutsiz turismorako alokatutako etxebizitzak zenbateraino ugaritu diren bertan: guztira 21.911 etxe turistiko ditu Airbnb-k.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko abuztuaren 08a
Mallorcan alokatzen diren etxeak 2018ko uztailaren bigarren asten (Argazkia:Terraferida.cat)

Airbnb multinazionalak Baleareetan 21.911 establezimendutan 135.291 pertsonentzako tokia eskaintzen du. Lau uharteetatik Evissak da beherakada jasan duen bakarra beste hiruretan goradaka egon da txikia izan den arren: Mallorcako uhartean 82.455 establezimendutatik 92.573 izatera pasa dira (+10.118), Menorcan 12.323tik 12.824 izatera (+501), Formenteran 2.065tik 2.597ra (+532) eta Evissan 27.953tik 27.297 izatera (-656).

Datu hauek bilaketa egun berdintsuekin egin dira (2 egun). Hala ere Terraferida eta Disaribnb-ek 2017 egindako ikerketan 161.588 pertsonentzako toki aurkitu zituztela argitaratu zuten, egun gehiagotan egin zuten ikerketan. Ikerketa hau ezin denez beste batzuekin konparatu ikerketa epea zabalagoa zelako, erakusten digu Airbnb-ek duen benetako handitasuna. Uharteetan dauden 67 hiri/herrietatik 50etan gora egin du eskaintza eta bakarrik 17tan jaitsi da.

Oporretako alokairuen erregulazioaren inguruan galdetzen duzunean, aldeko politikoek diote familiengan eragina daukala hauek aprobetxatu egiten baitira egoerataz eta lehenengo, bigarren edo hirugarren etxea alokatzen dute. Horregatik orain 60 eguneko oporretako alokairua eskaini dezakete.

Alokatutako 21.911 establezimendu horiek 3.137 merkatariren esku daude, gehienak izen faltsuak erabiliz komertzializatuak: ‘Franz Garcias’ delako batek 827 establezimendu omen ditu, ‘Maria’ sinatzen duen batek 356... Bataz beste, 43 etxe merkatari bakoitzeko. Merkatariak, “gestoreak” bezala ezagutzen direnak,  izen faltsu hauek erabiltzen dituzte eta hauetako batek 5.834 establezimendu kontrolatzea eskuratu du, fama handiko hotelak baino gehiago. 2017ko datuek diotenez enpresa hauetatik %20ak bakarrik du bere egoitza soziala uharteetan, Alemanian, Herbereetan, Arabiar Emirrerietan eta aurkitu ezinak dituzte gainontzekoek.