argia.eus
INPRIMATU
Airbnb birus bat bezala nola zabaldu den erakusten dute mapa hauek
  • Airbnb plataforma abiarazi zutenetik, hainbat hiritan etxea partekatu edo alokatzeko zerbitzu horrekiko posizioak alde batetik bestera igaro dira. Azpiko bisualizazio hauek erakusten dute zergatia.

ARGIA @argia 2017ko uztailaren 19a
Bartzelonako eskaintza Airbnb-n.

TNW hedabidean Amsterdamgo kasua azaldu dute. Bertan diotenez, 2012ko martxoan Airbnb-ren webgunea nederlanderaz jarri zutenean beso zabalik hartu zuten Silicon Valleyko proiektua. Amsterdamgo Udalak aukera kilikagarri gisa, eta edonori eman zion aukera beren gelak edo apartamentuak alokatzeko denbora tarte laburretarako.

Baina azken urtean posizioa erabat aldatu dute, eta Kor Dwarshuis animatzailearen mapa interaktibo hauek esker ez da zaila ikustea zergatik. Ez soilik atzerritarrei eskainitako etxebizitza kopuru altuagatik, baita erabiltzaile berak une berean jartzen dituen etxe kopuru altuagatik.

Amsterdam

Bartzelona