argia.eus
INPRIMATU
Aintzane Ezenarro Jaurlaritzako aholkulari izango da
  • EAJren gobernuak bakegintza alorreko aholkulari postua eman dio Aintzane Ezenarrori. Bakegintza hezkuntzaren ikuspegitik aztertzea izango da bere ardura.

Lander Arretxea @larretxea 2013ko ekainaren 10a

Kontratazioaren harira, Aralarreko legebiltzarkide ohiari “erabateko errespetua” diola aitortu du Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari nagusiak.

Oyarzabalen hitzetan, Ezenarrok lan asko egin du “elkarbizitzaren alde”. Haatik, lehentasuna “terrorismoa deslegitimatzea” dela gogorazi dio Jaurlaritzari.