argia.eus
INPRIMATU
Ainhoa Etxaidek LABeko idazkari nagusi izateari utziko dio
  • 2017ko maiatzean sindikatuak egingo duen kongresuan ez du kargua berrituko Etxaidek. 2008an hartu zuen LAB gidatzeko ardura. 

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2016ko azaroaren 11
(Argazkia: Karlos Corbella)

"Gutxiengoarekin jokatu nahi dute gehiengoaren kontra" esan zion astekari honi Etxaidek idazkari nagusi kargua hartu berritan, elkarrizketa sozialaz galdetzerakoan. Zortzi urte eta krisi handi bat geroago toki berean aurkitzen dira administrazio publikoa, patronala eta Euskal Herriko sindikatu nagusien arteko harremanak.

LABek ohar bidez azaldu du Ainhoa Etxaide ez dela berriz ere sindikatuaren idazkari nagusi izango. 2017ko maiatzaren 25ean eta 26an egingo duen IX. biltzarrean erreleboa emango du hortaz, Jabi Garnika idazkari nagusi ondokoarekin batera.

Datorren asteartean emango ditu LABek biltzarrari eta erreleboari buruzko xehetasun gehiago, "berritasunez beteta" baitator, euren esanetan.