Ahal Dugu-Orain Baiko bozeramaile Carlos Cousok idatzia aurkeztu dio Parlamentuko Mahaiari adieraziz talde parlamentariotik kanpo uzten dituztela Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saez.
Podemosen ildo orokorrarekin bat egiten zuten hiru parlamentariak euren taldetik bota dituzte Orain Bai-ko kideek, osteguneko plenoa amaitu ostean. Horrela, Ainhoa Aznarezek ezingo luke Nafarroako Presidente izaten jarraitu,Foru Legebiltzarreko araudiaren arabera legebiltzarreko lehendakaria ezin baita lehendakari izan talde parlamentario bateko kide ez bada.
Laura Pérez Nafarroako Podemoseko idazkari nagusi ohiak eta beste hiru parlamentarik, alderdi morearekin kritiko izateagatik kanporatu zituztenean sortu zuten Orain Bai taldea parlamentuan, eremu horretan gehiengoa baitute.