Urriaren 17an hamar urte bete dira, Aieteko bake konferentzia egin zenetik. Urteurrenaren harira nazioarteko jardunaldiak antolatu dituzte, ostegunean Donostiako Aieteko jauregian hasi eta larunbatean Baionako Henri Grenet aretoan amaituko dira. Giza eskubide eta bake prozesuetan adituek parte hartuko dute. Duela 10 urte, Aieteko konferentziaren antolaketa lantaldean hartu zuen parte Aitziber Blancok, Lokarri gizarte mugimenduko kide ohiak. Berarekin hitzegin dute Euskal Irratietako lagunek.