Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) batzorde bat sortuko du, pasa den urriaren 17an egindako Aieteko Adierazpenean adostutako gomendioen jarraipena egiteko helburuarekin.
Prentsa ohar baten bidez, Brian Currin hegoafrikarrak zuzendutako taldeak "gatazkaren konponbidea bultzatu, erraztu eta arintzeko betekizunarekin" jarraitzeko xedez, nazioarteko buruzagiekin batera talde berri batean elkarlanean arituko dela iragarri du.
HNT Londrersen bildu zen pasa den abenduaren 6an Nazioarteko Konferentziaz geroztik gertaturikoa aztertzeko, eta espainiar eta frantziar gobernuek ETAren ebazpenari "erantzun positiborik" eman ez diotela ikusita, batzorde berria sortzeko ekimena bere gain hartu du.