argia.eus
INPRIMATU
Aieteko adierazpenarekin bat egin dute Latinoamerikako 18 buruzagik
  • Aieteko adierazpenari babesa eman diote Latinoamerikako 18 buruk. Tartean, 13 presidente ohi eta goi karguak edukitako hainbat pertsona daude.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2013ko urriaren 18a
Euskal Herriko bakeren aldeko ekitaldian parte hartu zuten buruzagiak. (Arg: Naiz.info)

“Kontinente bezala sustatzen dugu prozesu hau”, esan du Miguel Alvarezek, Serapaz bakearen aldeko taldeko kideak, Mexiko Hirian egindako ekitaldian. Adierazi duenez, bertaratutako guztiek uste dute Aieteko akordioak fase baten “hasiera eta amaiera” zehazten dituela.

Euskal Herriari buruz antolatutako ekitaldian, Espainiako Gobernuarekin haserre azaldu dira nazioarteko 18 liderrak: gatazka “blokeo” egoeran mantentzea egozten diote.

Colombianos y Colombianas por la Paz taldeko kide Danilo Rueda Euskal Herriak bakearen alde egin duen erabakiaz mintzo da: “Herriak bakearen aldeko apostua egin du, haren eskubideak urratu arren, eta bestaldean solaskide bideragarririk ez dagoen arren. Ez dago keinu bat, ezta seinale minimorik ere”.

Konponbiderako deia luzatu du ere Nazioarteko Harreman Taldeko Alberto Spektorowskik: “Gatazka konpontzea ez da galtzaile eta irabazleen arteko kontu bat”.

Lokarriko Paul Riosek azpimarratu du euskal herritarren gehiengoa bakearen alde dagoela, baina Espainiako Gobernuak ez diola “jaramonik egiten”.

Sinatzaile ezkertiar eta eskuindarrak

Esparru ideologiko zabaleko buruzagiek egin dute Aieteko adierazpenaren aldeko aldarria.

Hauek dira 13 presidente ohiak: Guatemalako Vinicio Cerezo eta Alvaro Colom; Boliviako Carlos Mesa eta Jaime Paz Zamora; Ekuadorreko Rodrigo Borja; Costa Ricako Oscar Arias; Txileko Ricardo Lagos; Kolonbiako Ernesto Samper, Belisario Betancur eta Cesar Gaviria; Paraguaiko Fernando Lugo eta Juan Wasmony; eta Uruguaiko Julio Sanguinetti;

Gainontzeko bost sinatzaileak honakoak dira: Txileko hezkuntza sailburu ohi Jorge Tapua; Txileko Kooperazio ministro ohi Luis Maita; UNESCOko zuzendari ohi Fernando Mayor Zaragoza; Nikaraguako Kanpo arazoetako sailburua; eta Uruguaiko lehen dama Lucia Topolansky.