Durangoko Azoka antolatzen duen Gerediaga elkarteak zuzendari kargutik kendu du Aiert Goenaga. 2011. urtean hartu zuen zuzendari kargua Goenagak Jon Irazabalen ordez.
ZuZeuk argitaratu duenez “aspalditik datorren tirabiren amaiera” izan da Goenaga kargugabetzea. Albistean zehazten denez, Ahotsenea eta Irudienea bezalako egitasmoek zalantzak sortu dituzte Gerediagan “Azokaren gaineko kontrola eskuetatik ihes egiten ari zitzaiola ikusita”.