Aiaraldea Komunikazio Leihoak egitasmo berri bati heldu dio: Aiaraldea Herri Elkargoa osatzea eskualdeko norbanako, elkarte, saltoki eta enpresekin.
Elkargoa elkartasun espazio bat izango da, kide direnen garapena eta ongizatea sustatuko duena euskaraz egituratzen den komunitatea indartzeko eta euskararen erabilera soziala handitzeko.
Egitasmoaren lehenengo urratsa Elkargoan 1.000 lagunen energia batzea izango da. Partaide izateko bi modu daude, diru-ekarpen bat egin, edo denbora ekarpen bat egitea.
Informazio gehiago:
Egitasmoari buruzko berri gehiago elkargoa.aiaraldea.com web-gunean topatuko duzue.
Iturria: Aiaraldea.com, CC-by-sa. Jatorrizko albistea hemen irakur dezakezu.