argia.eus
INPRIMATU
Ahuakate ekologikoa ekoiztuko dute Nafarroan
  • Nafarroan ahuakate ekologikoa landatzen duen lehen pertsona bihurtu da Xixo Ayestaran: Lesakako bere baserrian 700 ahuakate zuhaitz landatu ditu eta 2024an merkaturatzea espero du.

ARGIA @argia 2022ko irailaren 27a

Diario de Noticiasek eman du berria: bi hektareatan landatu ditu ahuakateak eta Ayestaranen hitzetan, baldintza klimatiko egokiak ditu horretarako. “Aurtengo negua 2021ekoa bezala jasaten badute, 2023an loratu eta 2024an merkaturatu ahalko ditut fruituak”, esan dio egunkariari. Batez ere Frantziako Estatuko merkatua du jomugan, produktu ekologikoek arrakasta handia dutela iritzita.

Jatorri latinoamerikarreko fruitua Espainiako Estatuan landatzen dute, Andaluzian, Kanariar uharteetan, Valentzian eta Kantabrian. Lesakako etxaldean, bi mota landatu ditu Ayestaranek: Hass eta Lamhass, eta %10 Bacon motako polinizatzaileak.