argia.eus
INPRIMATU
AHTren lanetan 149 milioi euroko irregulartasunak onartu ditu Adifek
  • Aurtengo lehen hiruhileko kontuetan “abian diren obrak” atalean ageri da zenbakia. Hornitzaileei egindako aurreordainketak daude irregulartasunen atzean, Adifen bozeramailearen arabera. Oraindik egin gabeko lan ordainduak, alegia.

Garazi Zabaleta 2015eko irailaren 07a
Ana Pastor Sustapen ministroa eta Gonzalo Ferre Adifeko zuzendaria (argazkia: eldiario.es)

Iaz urte osoan “erregularizatu gabe” kontabilizatutako diru kantitatea %27 igo da. Estatuko Administrazioaren Esku-hartze Orokorraren (IGAE) eta Grant Thornton auditoraren arreta erakarri du igoera horrek: “Hainbat obra beharrezko baldintza legalik gabe abiatzean Sektore Publikoaren kontratazioan arau-urratzeak egon dira”, adierazi du Thorntonek.

AHTren inbertsioak nabarmen igo ditu gobernuak hauteskundeen aurrekanpaina garaian. Lehen lauhilekoan, Sustapen Ministerioak Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzara bideratu ditu 489 milioi euro, iaz baino %22 gehiago.