Nafarroako Erriberako, Lizarrako eta Iruñeko hainbat lagunek AHTren obrak gelditzeko eskaria egin dute Cadreitan. Makinen aurrean eserialdia eginez, 35 minutuz oztopatu dituzte lanak.
Ekimena aurrera eraman duten lagunek adierazi dute Erriberak bizi duen langabezia egoeran halako azpiegitura handiek ez dutela zentzurik. Gainera, Abiadura Handiko Trenak gaur egungo trena eta geltokiak desagerraraziko dituela salatu dute, eta horrek herriak isolatuko dituela. Horrez gain, nekazaritzarako lurrak zementuz betetzea burugabekeria hutsa dela azpimarratu dute ekintzaileek.
Ekintzaren argazki galeria, Ateak Ireki atariaren Flicker kontuan.
“Tartalarien” epaiketa eta manifestazioa
Azaroaren 16an, larunbata, AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazioa deitu du arratsaldeko 17:00etan Iruñeko Antoniutti parketik abiatuta. “AHT zentzugabea da eta 60 km are gehiago! Gelditu orain!” lelopean eginen da martxa. Obren berehalako gelditzea eskatu eta azaroaren 18an Auzitegi Nazionalean epaituak izenen diren “tartalariei” elkartasuna adierazteko.