argia.eus
INPRIMATU
AHTren lanak geldiarazteko elkarretaratzea egingo dute Iruñean
  • Gobernu Delegaritza aurrean elkarretaratzea antolatu dute gaur, abuztuaren 31, 19:30ean. Erriberri eta Azkoien bitartean egin nahi dituzten lanak bertan behera uzteko eskatuko dute.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko abuztuaren 31
Deialdiaren kartela

Espainiako eta Nafarroako gobernuek abiadura handiko trena eraikitzen jarraitzen dute Europako Kontu Auzitegiak aurkeztutako bi txostenei “jaramonik” egin gabe, antolatzaileek oharrean azaldu dutenez.

Bi txosten horietan azpimarratu zituztenak, 2016 eta 2018, Espainiako Estatuan AHT azpiegiturek eragin duten xahuketa ekonomikoa, ogasun publikoan sortutako zuloa justifikatzeko txostenik gabe eraikitzea eta errentagarritasun sozi-ekonomikorik egiaztatu gabe ingurugiroari eta lurraldeari egindako kaltea.

AHTk garraio publikoa suntsitzen duela salatu dute, Adif enpresa publikoan 18.000 euroko zorra metatuz. Zor hori ordaintzeko zerbitzu publikoetan murrizketak egin izana (osasunean, hezkuntzan, pentsioak, zerbitzu sozialak…)leporatu diete antolatzaileek agintarieei.

Ondorengo eragileakhauek dira antolatzaileak: AHT Gelditu! Nafarroa, Barañaingo AHTrik Ez, Bellota Libertaria, Erdi Aldeko Gazteak, Ernai, Fundación Sustrai Erakuntza, Tafallako Gaztetxea, Plataforma Cuenca de Pamplona-Iruñerria por el Tren Público y Social. TAV No, Plataforma Ribera por un Tren Social. No al TAV, Sakana Trenaren Alde plataforma eta Zona Media por el Tren-Erdi Aldea Trenaren Alde.