argia.eus
INPRIMATU
Alarma jo dute Urruñan, SNCFk etxe bat erosi duelako AHTren proiektuaren bidean
  • Frantzian trenbideen monopolioa duen SNCF konpainiak Urruñan AHT proiektuaren bidean dagoen eraikin bat erosi du , 650.000 euroren truke. Operazioak susmoak eta haserrea sorrarazi du abiadura handiko trenaren kontrakoen artean.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 06a
AHTren kontra aspaldi ari dira mobilizatzen herritarrak Lapurdin. Irudian, 2009ko giza katea Urruñan.

"Nondik atera da diru hori? Proiektuak beti pil-pilean?" diote salerosketa salatzeko oharrean eta nabarmendu dute "auzoko, herriko edo Euskal Herriko biztanle denek" behar dutela "hunkituak" izan halakoekin.

Konpainiak egindako "diru pilaketa" ez da oharkabean pasa bestalde, "ez badakite nola xahutu gure dirua, proposamenak badira: trenbide pasaiak babestu, enpleguak salbatu…", diote.

AHTren proiektua lurperatutzat eman zen, Frantziar Gobernuak gutxienez 2030era arte atzeratu eta SNFCk trenbidea egin behar zen tokian etxeak saldu eta lurrak mugitzeko baimena eman zuenean. Orain ordea, konpainia bera da etxe horiek erosten hasi dena. "Otsoa arditegian" sartu ote den galdetu dute AHTren kontrarioek.