argia.eus
INPRIMATU
AHTren aurkako pintaketak egin dituzte Nafarroako lanen eremuan
  • Erriberri eta Martzilla artean burutu dituzte nagusiki, eta Mugitu! mugimenduak aldarrikatu ditu.

ARGIA @argia 2021eko azaroaren 15

Ohar baten bidez jakinarazi eta aldarrikatu ditu pintaketak AHTren aurkako eragileak: “Euskal Herriko inoizko azpiegitura suntsitzaile, xahutzaile eta antisozialenaren inposizioa salatzeko”. EAEko, Nafarroako eta Espainiako agintarien jarrera kritikatu du Mugitu!-k, ingurumenarekiko ardura irudikatu bai, baina aldi berean AHTrentzako milioiak bideratzeagatik: “Pedro Sanchezek, Maria Chivitek eta Arantxa Tapiak zinismo politikoko alarde batean Glasgowko COP 26 bileran parte hartu dute, datorren urtean EAEn 336 milioi euro eta Nafarroan 52 milioi euro xahutzen jarraitzeko proposamena iragarri eta egun gutxira. Horri gehitu behar zaizkio 2026a baino lehen Nafarroako AHTren korridorean xahutu nahi dituzten Next Generation funts europarren ia 150 milioi euroak”.

Hemen pintaketetako batzuen argazkiak: