argia.eus
INPRIMATU
AHT zerbitzua bertan behera utzi dute Amsterdam eta Brusela artean
  • Martxan jarri eta sei aste eskasetara Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo lotzen dituen AHT lerroa itxi dute  “kale” egin duelako. Trenbideen atzerapenak, eguraldiari aurre egin ezina eta azpiegituren etenak dira arrazoi nagusiak.

Ainhoa Mariezkurrena Etxabe 2013ko urtarrilaren 24a
Amsterdam eta Brusela arteko AHT lerroa itxi dute

Astebete darama inguru horretako AHTk eskaini behar dituen zerbitzuetan kale egiten, NRC Handelsblad egunkariak azaldu duenez. Trena ez da behar duen toki guztietara iritsi eta iritsi denetan atzerapenarekin. Azkeneko horrek komunikazio eta informazio arazoak ere ekarri ditu.

Era berean, ez da gai izan izotz blokeei aurre egiteko. Egun hauetan pieza solteak aurkitu dituzte trenbidean. Hasieratik zuten trenaren “arazo teknikoen” berri, izan ere, Belgikako trenbideen segurtasun departamenduak erabilera debekatu zuen.

Wilma Mansveld Herbereetako Azpiegitura ministroa tren zerbitzu alternatiboa eskaintzera konprometitu da. Pasa den urtarrilaren 22an asmoa azaldu zuen Parlamentuan.