60.000 euroko isuna eta urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen zieten Fiskaltzak eta Euskal Trenbide Sareak (ETS). Fiskaltzarekin negoziatzea lortu dute ordea.
Azkenean 543 euroko isunak jarri dizkiete ekintzaileei bost egun meatzeetan pasatzeagatik, AHTren obren “arduragabekeria” salatzen. Egunero hiru euroko isuna ordaindu beharko dute.
Obrako langileek bi leherketa egin zituzten ekintzaileak barruan zeudenean. Meatze kanpoan zeuden ekintzaileek gelditzeko eskatu zieten langileei, baina ez zuten hala egin. Tolosako auzitegira jaitsi eta kanpoko ekintzaileek baimena lortu zuten obra gelditzeko.
11.000 euroko isuna ere eror dakieke, Eusko Jaurlaritzak meatze barruko aktibistak erreskatatzeagatik erantzun zibila eskatuz gero.
Donostiako epaitegi aurrean hainbat lagun bildu ziren elkartasuna adierazteko, AHT Gelditu Elkarlanak deituriko elkarretaratzean. Epaiak dio 11.000 euroko isuna sententzia exekutatzean erabakiko dela.