argia.eus
INPRIMATU
AHT ordaintzeko eskatzen duen gutuna jaso dute hainbat hautetsik
  • LGV Sud Europe Atlantique proiektuko zuzendariak gutunak bidali dizkie AHT igaroko den hainbat aglomerazio elkargoetako hautetsiei, gogoraraziz dagozkien diru ordainketak egin behar dituztela, eta hala ez bada, interesak kobra ditzaketela.

ARGIA @argia 2013ko urriaren 25
AHT gelditzeko protesta Uztaritzen. Argazkia: www.ahtgelditu.org.

Bi egun baino ez dira (urriaren 23an), Frédéric Cuvillier Frantziako Garraio ministroak Ipar Euskal Herriko AHTri buruzko azalpenak eman dituela Sud Ouest egunkarian.

Ministroaren arabera, Hendaiara 2032an iritsiko da abiadura handiko trena. Egunkari berak argitaratu duenez, orain Mont de Marsan eta Euskal Kosta-Aturriko (Baiona, Angelu, Biarritz, Bidarte eta Bokaleko udalerriak) hautetsiek gutuna jaso dute etenda dituzten ordainketak egiten has daitezen.

Jean Grenet Baiona hiri-multzoko presidentea ez da harritu eskutitza jaso duelako. 24 milioi eurotik gora eskatua zitzaien lehenagotik eta aurten ordainketa etenda zuten, Frantziako Gobernuaren erabakien zain zeudelako. Hamar egun barru erabakiko dute hemendik aurrera zer egin.

Geneviève Darrieussecq Mont de Marsaneko (Landetako hiribildua) alkateak adierazi duenez, Marsan hiri-multzoan ere AHTren ordainketak etenda zituzten "abiadura handiko trena luzatzeko finantzabideez argi-ilun asko dagoelako oraindik".