argia.eus
INPRIMATU
AHT geldi dezatela eskatzeko Iruñean eginen den giza kateak babes handia jaso du
  • Babes handia jasotzen ari da larunbatean Iruñean egingo den giza katea. Abiadura Handiko Trena geratzeko eskatuko dute.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2015eko apirilaren 07a
Agerraldi koloretsua egin zuten giza katea iragartzeko.

Sustrai Fundazioak, AHT Geldituk eta Nafarroako Ekologistak Martxan taldeek jakinarazi dute babes handia jasotzen ari direla hainbat erakunde eta entitatetatik. Larunbaterako deitua duten manifestazioak are indar handiagoa izanen duela nabarmendu dute 70 taldek baino gehiagok bat egin baitute hitzorduarekin.

Abiadura Handiko Trenaren lanak gelditzeko eskatua dute manifestu baten bidez. Larunbatean Iruñeko kaleetan eginen dute aldarrikapen hori, Sarasate pasealekutik hasita eginen den giza katean. 12:30ean hasiko da protesta.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu da eta CC-by-sa lizentzia baliatuz ekarri dugu ARGIAra]