argia.eus
INPRIMATU
AHT ez da 2019rako bukatuko, kupoan eskua sartuta ere
  • 2019an AHT martxan egotea “ezinezkoa” dela esan du Iñigo Urkulluk eta gaineratu du Jaurlaritza aztertzen ari dela AHTk  hirietan izango dituen sarrerak lurperatzeko kupoa erabiltzea.

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara 2016ko irailaren 12a

EAEko Foru Aldundi bakoitzak zerga bilketa egin ostean dirua banatzen du eta zati bat Espainiako Estatura doa: kupoa. Rafael Catalá Espainiako jarduneko Justizia ministroak AHTren lurperatzea “obra faraonikoa” dela azaldu ostean Urkulluk adierazi du lurperatzea egin egingo dutela, kupo bidez bada ere. EAJren lehendakarigaiak gogorarazi du AHTren eskumena Espainiako Estatuarena dela.

Urkulluk salatu du AHTren obretan “etengabeko oztopoak” jarri dituela Espainiako Estatuak. Gaineratu du Gipuzkoako AHTren obra kupoan zorduntzen ari dela Jaurlaritza.