argia.eus
INPRIMATU
Ahotsa.info-ko kazetari bati isuna jarri diote manifestazio bat grabatzeagatik
  • Espainiako Poliziak Iruñean egin zen kontzentrazioaren antolatzailetzat jo du, nahiz eta poliziaren txostenean kazetaria bere lana egiten ikusten den.

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara 2016ko ekainaren 24a

PSN alderdiaren Iruñeko egoitzaren aurrean kontzentrazioa egin zen ustelkeriaren aurka eta hauteskundeak egitearen alde 2014ko otsailean. Iñigo Orduña Ahotsa.info-ko kazetaria manifestazioa grabatzen ari zen eta irudi haiengatik isuna ezarri dio orain Espainiako Poliziak. Kazetak azaldu duenez bertan zeuden pertsona gehiagok ere isunak jaso dituzte.

Ez da kazetari batek bere lana egiteagatik zigorra jasotzen duen lehen aldia. Orduñaren kasuan Mozal Legea aplikatu ez bazen ere, hura erabiliz zigor gehiago izateko arriskua dagoela argudiatu du Ahotsa.info-k eta informazio askatasunaren urraketaren aurka erantzun irmoa emango duela.