“Helburu haundia da, baina gu partida jolasteko prest gaude, ez dugu toalla botako”, dio Pitu-k Info7 Irratian egindako elkarrizketan. Batzarra deitu dugu ostegun honetarako Iruñean.
Espainiako hainbat hedabidek jo puntuan jarri dute Ahotsa.info, besteak beste, Altsasuko auziari eman dioten traatera informatiboagatik. Ez da Ahotsak jasaten duen lehenengo erasoa, komunikabide deserosoa gara hainbatentzat. Orain gure aurkako kanpaina berriro martxan dela uste dugu eta egoera honetan harresi bat eraiki nahi dugu, oraingoan komunikabidearen itxiera ekiditeko.
Oraingoan Altsasuko auziari lotuta jo du Pitu-k Espainiako hainbat hedabidek Ahotsaren aurka. Pituk argi esan du “Altsasuko bertsio ofiziala zalantzan jarri dugu, ez Guardia Zibila gorroto dugulako, Sakanaka herritarrak maite ditugulako baizik”.