Hamar euskal idazleren poemak bildu ditu Euskaltzaindiak Ahotsak, hitzak, hizkuntzak liburuan: euskaraz idazten duten Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Gabriel Aresti, Xabier Lete eta Bernardo Atxagarenak batetik, eta gaztelaniaz idazten duten Angela Figuera, Blas de Otero, Javier de Bengoechea, Jorge González Aranguren eta Blanca Sarasuarenak bestetik. Poemak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez argitaratu dituzte.