argia.eus
INPRIMATU
“Ahobiziak” eta “Belarriprestak” Lizarran
  • Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzeko Lasarte-Oriako iruditeria erabiliko dute lizarratarrek.

ARGIA @argia 2017ko urriaren 06a
Azaroaren 17, 18 eta 19an egingo dute erronka Lizarran. Argazkia: Kotarro.

Azaroaren 17, 18 eta 19an egingo dute Euskararen Maratoia. Hiru rol aurkeztu dituzte, horietako bi Lasarte-Oriako Euskararen Maratoian erabili ziren berak. Beraz, “ahobiziak” (euskaraz egingo duena) eta “belarriprestak” (hitz egin ez, baina euskaraz entzuteko prest dagoena) izango dira Lizarran, eta hirugarren rola “bihotzgoxoek” beteko dute. Hirugarren horiek ez dute euskaraz ulertzen edo ia batere ez, baina herritarrak euskaraz egitera gonbidatuko dituzte. Lizarratarrek hiru roletako batean izena eman behar dute eta txaparen bidez identifikatuko dira erronka garaian. 150 lagun ahobizi, 300 belarriprest eta 200 bihotzgoxo lortzea dute helburua.

2011ko erroldaren arabera, Lizarrerrian 16 urtetik gorako ia 3.000 euskaldun daude eta beste 3.000tik gora euskara maila batean edo bestean ulertzeko gai dira. Urrian zehar hizkuntza-jarrerak lantzeko hiru tailer egingo dituzte.