Hamazazpi urteko gaztea zortzi hilabete egon da kartzelan zaplastekoak emateagatik Israelgo soldadu bati. Bera bezala, 350 adin txikiko daude Israelgo espetxeetan.
2017ko abenduaren 15ean Ahed Tamimiren berri izan genuen. Sare sozialetan ezagun bilakatu zuen bideo batek. Israelgo soldadu bati zaplastekoa jo zion bere lehengusuari gomazko pilotak jaurtitzeagatik. Bost egun geroago atxilotua izan zen. Nazioartean arrabotsa eragin zuen kasuak eta zortzi hilabeteko espetxe-zigorrera zigortu zuten.
“Zuzenbideko ikasketekin jarraituko dut nire herrialdearen arazoari buruz nazioarteko foro guztietan hitz egiteko eta presoen kausa defendatzeko”, adierazi zuen aske geratu eta geroko prentsaurrekoan.
Kartzelan pasatako hilabeteak “deskribaezinak” direla esan du eta “esperientzia honek nire bizitza baloratzeko balio izan du”, gehitu du. Familiak galdeketen bideoa zabaldu zuen gaizki tratatzen zutela erakusteko.
Ahed Tamimi ezagun egin da Israelgo soldaduen aurka egiteagatik. 2011ean ukabila altxatua zuela, soldadu batzuen aurka aurpegiratu zen bere anaia non zegoen galdetuz, 2012an bere anai gaztea atxilotu nahi zutenean bere familiako kideekin batera ekidin zuen atxiloketa. 2012ko gertakariarengatik Turkiako presidente Tayyip Erdoganek “Handala Courage Award” saria eman zion.
Ahed Tamimi, bere aita Bassem al-Tamimi bezala, Israelgo okupazioaren aurkako ekintzaileak dira. Gertutik jasan dituzte etxean ondorioak: Aheden osaba bat eta lehengusu bat Israelgo poliziak hil ditu.