Kataluniako iturri eta laku askotan plastikozko ahate horien inbasioa gertatu da ostegun goizean. Ahatetxoen okupazioaren argazki ugari eta wegune bateko helbidea ere agertu da sarean: itambelaigua.cat. Webguneak, alabaina, ez zuen edukirik goizeko lehen orduetan.
Goizeko 11,30etan argitu da misterioa, uraren pribatizazioaren aurka CUP egiten ari den kanpaina da. Bideo bat eta uraren kudeaketari buruzko zazpi puntu ezagutzera eman dira kanpainan. Erakunde handiek ura nola erabiltzen ari diren salatzen dute bertan, pertsonen eskubideak urratuz eta ekosistemak kaltetuz, eta hori saihesteko eta uraren kalitatezko zerbitzua bermatzeko uraren kudeaketa osoa udalen esku egon dadila aldarrikatzen dute. Uraren pribatizazioa munduan gero eta gehiago zabaltzen ari den fenomenoa da eta horrek kezka barreiatzen du han-hemenka, kanpaina bitxi eta ikusgarri honek adierazten duen bezala.
Goizean #aneguets traolarekinTwitterren agertu diren mezuetakoak dira ondorengoak:
Què s'amaga darrere dels #aneguets?
Un vídeo ho ha desvelat. Per @martaemarti https://t.co/xh2KwVggqM
— ElNacional .cat (@elnacionalcat) 2016(e)ko azaroak 10
Guerrilla Comunicativa #Aneguets pic.twitter.com/YA4awp7RPd
— #27iMes (@Bartralot) 2016(e)ko azaroak 10
#aneguets #cuquis https://t.co/zleMPxiTL6 pic.twitter.com/CDnPYL8XFq
— Mar☀Bondia (@MarBondia) 2016(e)ko azaroak 10
Kanpainaren barruan: Ondoko bideoa ere sareratu dute eta aldarrikapenarekin lotutako zazpi puntu: