argia.eus
INPRIMATU
Ahalduntze Bertso Eskolarako izen-ematea zabalik dago
  • Bigarren hiruhilekoa hasi aurretik izena emateko aukera dago eskolan.
Bertsozale.eus @bertsozale 2024ko urtarrilaren 08a
Urtarrilaren 13an izango da hurrengo eskola. / XDZ

Urtarrilaren 13an ekingo die berriro ere eskolei Ahalduntze Bertso Eskolak. Ikasturtea hasia egon arren, hiruhilekorako parte hartzeko aukera dago eta bigarren hau hasi aurretik zabalik dago izen-ematea. 50 euro balio ditu matrikulak eta hementxe eman daiteke izena.

Bederatzigarren ikasturtea du 2023-2024koa Ahalduntze Bertso Eskolak. Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzat da eta larunbatez elkartzen da taldea 10:00etatik 14:00etara. Bi talde egiteko adina jende egonez gero, bata Amasa-Villabonan elkartzen da eta Durangon bestea.

Edoskitzean dauden haur txikiak dituzten partaideen kasuan, zaintza beharrak aztertuko dira. Izena ematerako garaian, oharretan aipatu.

Hemen dituzu xehetasun gehiago.