argia.eus
INPRIMATU
Ahaidea edo etxekoa
  • Etxekoa edo ahaidea da, gaur egun, gaixoaren zaindarietako bat gehiago Osakidetzan. Osasun arloko langilea izan gabe, ohiturak erantsi dio eginkizun garrantzizko bat, pazienteari ahotik hartu beharreko pastillak ematea, hain zuzen.

IƱigo Jaca Arrizabalaga 2018ko otsailaren 12a

Hala izanik, erizainak pastillak uzten ditu gosari-bandejan edo mahaitxoan, eta etxekoak ematen dizkio gaixoari, eta erizainak, gaixoak pastilla hartua duela egiaztatu gabe, klik egiten du historian, hartu duela adieraziz. Etxeko bat, ahaide bat bertan ez badago, edo beranduago iristen bada, hantxe egongo dira pastillak, erizainek edo erizain-laguntzaileek utzitako lekuan.

Europako herrialderik aurreratuenetan, ez da inola ere onartzen, gaixoari laguntzeko, ahaideak euren artean antolatu behar izatea, txanda bakoitzean. Pentsaezina da ahaide horiek lanean baimenak eskatzea horretarako, edo zaintzaile bati ordaintzea. Ez da oso ona, bestalde, horrenbeste laguntzaile eta bisita egotea geletan, pazienteek atsedena behar baitute, eta askotan egoera larrian baitaude.

Gertatu izan zait ikustea erizainak lanpetuegi, datu asko klikatuz ordenagailuan, eta gero eta urrunago, gaixoa gertutik zaintzetik eta laguntza emozionala ematetik. Nolanahi ere, datuak egiaztatu gabe ordenagailuan sartzeak, pazientearen segurtasuna kaltetu dezake. Erizain gehiagoren premian ote gaude?

Medikua