argia.eus
INPRIMATU
Aguraingo WECeko langileek hitzarmena sinatu dute, hamar eguneko grebaren ostean
  • Hamar egun jarraian greba egin ostean, Aguraingo WECeko langileek hitzarmena sinatzea lortu dute, lan-baldintza duinagoak izateko. Ostiraleko batzarrean erabateko babesa jaso zuen lortutako akordioak.

2018ko ekainaren 18a
Langileek gogoz ospatu zuten lan hitzarmena sinatzea. Langileek gogoz ospatu zuten lan hitzarmena sinatzea.

WECeko langileek, batzarrean bildurik,  hurrengo puntu hauek babestea erabaki zuten:

Indarraldia: 2018-2021.Soldata-igoerak: %2,5 2018an, eta KPI+%0,5 gainerako urteetan. Lanaldi-murrizketa: 16 ordu gutxiago. Lan-erreformatik blindatzea. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesten ez uzteko klausula.

Langile bakoitzaren kategoriaren arabera jaso beharreko diru-kopuruetan igoera nabarmen bat onartu da akordioan. Hori zen negoziazioaren helburu nagusietako bat. Kategorien araberako soldata-igoera horiek urtean 2.500 eurokoak izan daitezke 39 langilerentzako 2018an eta diru kopuru berdina beste 11 langilerentzako 2019an.

Sindikatuek adierazi dutenez, –ELA eta LAB– “berriro ikusi dugu antolakuntzaren eta borrokaren bidez helburuak lortu daitezkeela”. Nabarmendu dutenez,  “aurtengo urtea inflexio-puntua da industria-arloko hitzarmenetan, bazen garaia geurea berreskuratzeko, bazen garaia denon artean sorturiko aberastasuna banatzeko”.

Albiste hau Halabedi.eus-ek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia  baliatuta