PPren ustelkeriak, azkenean, Mariano Rajoy Espainiako presidente kargutik bota du. PSOEko Pedro Sanchezek proposatutako zentsura mozioa aurrera atera da.
180 eserlekuren babesa izan du Sanchezek. Hauek dira babesa adierazi dioten taldeak: Unidos Podemos eta konfluentziak, ERC, PDeCAT, PNV eta EH Bildu.
Ikusi bideoan zentsura mozioaren botoak zenbatu eta Rajoy boteretik kendu duten unea.