argia.eus
INPRIMATU
Agur esan du Plentziako Esaera Zaharren Txapelketak
  • Iazko irailaren 30ean jokatu zen zortzigarren aldiz Plentziako Esaera Zaharren Txapelketa. Burubakoak taldea moldatu zen hoberen, Jone Uriak eta Xabi Payak botatako bertsoei zegozkien atsotitzak asmatzen. Gaur antolatzaileek jakinarazi dutenez, hori izan zen azkenengo txapelketa.

Hiruka .eus 2018ko uztailaren 17a
Plentziako Esaera Zaharren Txapelketa.

Arduradunek azaldu dutenez, "honaino ailegatu da Plentziako Esaera Zaharren Txapelketa". Euskaltzaleentzako eta parrandazaleentzako albiste txarra eman arren, plentziarrak irribarretsu agertu dira sare sozialetan. Modu berean, eskertu dute joan diren urte denetan jaso duten babesa: "Eskerrik asko bidean lagundu diguzuen guzti-guztioi", adierazi dute. Azkenik, ez dute baztertu etorkizunean txapelketa berriro ere egitea: "Agian egunen batean bueltan egongo gara, batek daki...".

Plentziako Esaera Zaharren Txapelketa joan den 2010eko irailaren 25ean jokatu zen aurreneko aldiz, Etxahun Lekue eta Uxue Alberdi bertsolariakaz. Lehenengo momentutik Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa izan zuen erreferente, baina nortasun propioa lantzen jakin izan zuen Plentziako udagoieneko hitzorduak.

 

Albiste hau hiruka.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.