Goizeko eta arratsaldeko txandak beteta daude. Sentitzen dugu. Txangoaren kronika eta argazkiak egingo ditugu publiko eta beraz, oraingoan aukerarik izan ez duenarentzat espero dugu material hori lagungarri izango zaiola bere kasa Leurtzako urtegian anfibio eta narrasti bila aritzeko.
Maiatzaren 18an Iñaki Sanz Azkue eta Ander Izagirre Egaña biologoek lagunduta Leurtzako urtegian anfibio eta narrastien bila arituko gara, ARGIAren mendeurrena ospatzeko. Animalien lasaitasunerako eta ingurunea errespetatzeko, talde mugatuak izango dira. Albistea publiko egin eta ordu gutxian bete dira bai goizeko txanda, eta arrakasta ikusita zabaldu zen arratsaldekoa ere bai.