Gara egunkariak jakinarazi duenez, atzo apirilak 9, emandako agindua da. Muga pasatzeko, agiri berria erakutsi beharko dio Frantziako Poliziari herritar orok.
Barne Arazoetarako Ministerioak jarri du neurria martxan eta Europar Batasuneko herritar guztiek beharko dute agiria Frantzian sartzeko. Agiria muga igaro nahi den aldi bakoitzean aurkeztu behar da eta aldi bakoitzerako berria egin behar da. Agiria internetez lor daiteke. Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrira doana lanera badoa, aparteko agiria eraman beharko du aldean, hau da, enpresak helarazitakoa.
Berria egunkariak jakinarazi du, opor egunak direnez 500 jendarme eta polizia ari direla lanean muga kontrolatzeko eta behar beharrezkoa dutenak baino ez igarotzeko Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrira.